Castle Rock: Astigarraga (San Sebastián)

Musika taldeentzako entsegu-gelak alokatzen ditugu, hilabeteka. Astigarraga da entsegurako lokalak ipini ditugun bosgarren udalerria, Castellón, Elche, Málaga eta Madrilen ondoren. Aurreko proiektu hauekin eskarmentua lortu dugu, bai soinuaren egokitzapenean eta baita gelak musikagileen gustura egokitzeko orduan. Segurtasuna ere oso garrantzitsua da guretzako, horregatik ate blindatuak ipini ditugu areto bakoitzean eta barrutia segurtasun kamerez babestuta dago. Talde bakoitzak egiten dituen sarrerak datu base batean erregistratzen dira eta horretaz gain, alarma-sistema ere badugu. Gainera, areto guztiak lapurreta, uholde eta suteen kontra aseguratuta daude.

Zergatik Donostialdean? Musika entsegurako inguruko aretoak aztertu ondoren, gehienek musikagileek eskatzen ditugun akustika eta segurtasun baldintzak betetzen ez dituztela ohartu ginen. Gainera, alokairuen prezioa oso altuak da, musikari ez-profesionalak ordaindu ezin duelarik. Beste batzuetan, sartzeko baldintzak ez dira oso erosoak: ordukako alokairuak izanik, ezin duzu entsegua zure instrumentuekin egin edota “trasteekin” leku batetik bestera ibili behar zara.

Egoera honetan, Donostialdeako musikagileei kalitatezko instalazioak eskaintzen dizkiegu, talde GUZTIENTZAKO eskuragarri diren prezioan. Hilabeteko 180€tik aurrera lor dezakezu zure lokala. Eta ez dugu taldeka kobratzen, hobekien datorkizun erara banatu dezakezularik aretoa.